• Todos
  • Libros
  • eBooks
  • Películas
  • Dispositivos Tagus

Idiomas

Precios

  • De a (4)
  • De a (5)

Autores

  • AUSTEN JANE (1)
  • DEFOE DANIEL (1)
  • EDGAR ALLAN POE (1)
  • FLAUBERT GUSTAVE (1)
  • JONATHAN SWIFT (1)

Editoriales

Colecciones

MADAME BOVARY (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
FLAUBERT GUSTAVE

Resumen del eBook

Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary: Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets idilikoen gauzatzea; alabaina, amoranteak bertan behera utzita eta zorrak itota, bere burua artsenikoz pozoituko du emakume e tsiak. Literatura errealistaren abiapuntu gorentzat ere jotzen da, eta ez bakarrik erromantizismoaren trikimailuak irrigarri uzteagatik: garaiko Frantziako landa eta hiri txikietako bizimoduaren erakusle bikaina eskaintzen du, baita bertako burgesiaren erretratu gordina ere, bere hipokrisia eta itxurakeria guztian. Edonola ere, maisulan handi bat da Flaubertek utzi ziguna, denboraren eta espazioaren mugak gainditurik irakurleen arreta pizten jarraitzen duena, giza jokabide eta makurkeriez eskaintzen duen ezagutza finagatik bezainbat hizkuntzaren eta estiloaren menderatze apartagatik. ... Leer resumen completo

12.99€

12.99€

(eBook - formato digital)

GURE GARAIKO HEROIA (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
LERMONTOV MIKHAIL JURIEVITX

Resumen del eBook

Gure garaiko heroia 1838tik 1840ra bitartean idatzitako menturazko nobela psikologikoa da. Bost narrazio biltzen ditu (Bela, Maxim Maximitx, Taman, Meri printzesatxoa eta Fatalista) eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasoan gertatutakoen berri ematen digu Lermontovek. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da e ta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan. Liburua, neurri batean autobiografikoa dela esan daiteke, nahiz eta hitzaurrean egileak berak hori ukatzen duen. Lermontoven garaiko heroia, azken batean, garaiko eta garaiaren biktima besterik ez da.Izenburuak berak adierazten du gizarteari egiten dion kritika zorrotza, zeren heroi gisa aurkezten diguna moralik gabeko gizona baita,"gaizkile tragiko eta erromantikoa". Lermontov erromantikoa zen, baina errealismoaren bila zebilen, eta"errealismo erromantikoa"izan zen bilatze horren emaitza. ... Leer resumen completo

9.99€

9.99€

(eBook - formato digital)

GULLIVERREN BIDAIAK (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
JONATHAN SWIFT

Resumen del eBook

Literatura fantastikoaren gailurretakoa da obra hau, baina baita askoz gehiago ere. Gulliverrek bisitatzen dituen herrialdeetan ezagutuko dituen izaki, gizaki, ohitura eta gertaera harrigarriek abenturetako nobelen artean kokatu izan dute (Liliputen, ñimiñoak dira bertakko biztanleak; Brobdignag-en, bera da nano hutsa hango herritar erraldoien artean, eta abar...) Horrez gain, baina, satira historikoa azpimarratu behar da, une hartako Irlanda eta Ingalaterrako hainbat pertsonaia eta gertaera historiko erretratatzen edo kritikatzen dituena. Eta, horrekin batera edo gainetik beharbada, satira unibertsala dugu, gizakiaren makurkeriak eta ustelkeriak salatzera daramana, hura onbideratzeko asmoz, betiere. ... Leer resumen completo

11.99€

11.99€

(eBook - formato digital)

ROBINSON CRUSOE (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
DEFOE DANIEL

Resumen del eBook

Abenturazko eleberriaren klasiko handienetako bat da Robinson Crusoe, mila bertsio, itzulpen, laburpen, komikirako nahiz zinemarako moldaketa eta abar sorrarazi dituena. Izan ere, uharte huts batera iritsi eta bizimodua bere kasa atera behar duen naufragoaren irudiak indar berezia du guztion ikonografian.Egiazko kasu batean oinarritu arren, irudimen aberatsa eta hainbat gairi buruzko bere jakintza zabala erabili zuen Defoek historia hau idazteko. Ia 30 urteko bakarraldian, era guztietako estualdi eta gorabeherak biziko ditu Robinsonek, baina bere kemenari eta asmamenari esker lortuko du arazoei aurre egin eta itxaropenari eustea.Biziraupena ziurtatzeko borrokarekin batera, kontaketak badu beste osagai nabarmen bat, gizon zuri kristau ingelesaren nagusitasun moral eta materialaren frogantza bihurtzen baitu egileak, planeta osoa mendean hartuko zuen kolonialismoaren aurrekari. ... Leer resumen completo

11.99€

11.99€

(eBook - formato digital)

HARROTASUNA ETA AURREJUZGUAK (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
AUSTEN JANE

Resumen del eBook

Harrotasun klasistak eta portaera sozialari buruzko aurrejuzguek gaizki-ulertu mingarri batera eraman dituzte Elizabeth Bennet eta Darcy jauna. Haiena bezalako gizarte estu eta hipokrita batean, biak elkarrenganahurbiltzea erabateko abentura izango da. Bide luze horretan Ingalaterra georgiarreko hainbat pertsonaia gogoanga rri ezagutuko ditugu, baina guztien artetik Elizabeth Bennet argia eta jostaria nabarmenduko da, literatura unibertsalak ondutako izaki xarmagarrienetako bat.Jatorrizko lana argitaratu zenetik 200 urte betetzean eskaintzen diogu euskal publikoari ingeles literaturak eman duen lanik handienetako bat, maitasunezko istorio bat baino askoz gehiago dena eta, urteak igaro ahala, kultura guztietako irakurleak liluratzen jarraitzen duena. ... Leer resumen completo

14.99€

14.99€

(eBook - formato digital)

KONTAKIZUNAK (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
EDGAR ALLAN POE

Resumen del eBook

Izumenezko ipuinen ezaugarri guztiak dituzte Edgar Allen Poeren kontakizunek: heroia bakar-bakarrik dago gaztelu zahar batean, edo ziega batean itxita, edo basoan galduta dabil. Poek, baina, berritu egin zuen generoa: leku izugarri horiek deskribatu ordez, egoera horretan egoteak dakarren larritasuna deskribatzen du. Egilea k ez du irakurlea mundu horren existentziaz komentzitu nahi: mundu hori sentiarazi nahi dio, kontzientzia guztiz nahasirik duen pertsona baten aldartearen kide egin.Poeren unibertso berezia osatzen duten ipuin klasikoenetakoak dakarzkigu bilduma honek: Berenize, Usher Etxearen hondamena, Maelström, Erretratu obala, Bihotz salataria, Putzua eta pendulua, Amontillado upela... Gogoa asaldatzen duen egonezin bat eragin diezaiokete istoriook irakurleari, ez plazerik gabe ordea, literaturan nahiz zineman egileak izan duen eragin luze bezain zabalak erakusten digun bezala. ... Leer resumen completo

7.99€

7.99€

(eBook - formato digital)

LORATEGIKO FESTA (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
KATHERINE MANSFIELD

Resumen del eBook

Mansfield izan zen XX. mende hasierako Ingalaterrako idazlerik puntakoenetakoa, eta garaiko emakumearen egoera ondoen jaso zuena. Burgesia zuen jatorrizko bizi-giroa, baina ikuspegi kritiko batez erreparatzen dio bere klaseari eta beronen konbentzionalismoari. Sentsibilitate erne bat, hitzen erabilera zehatza, deskribapenet arako begi zorrotza horra autore ahaztezina bihurtu duten ezaugarrietako batzuk. ... Leer resumen completo

9.49€

9.49€

(eBook - formato digital)

HAMLET (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
WILLIAM SHAKESPEARE

Resumen del eBook

Hamlet printzearen aita pozoiturik hil, eta hiltzailea amarekin ezkondurik dago orain. Errege zendua mamu gisa azaldu zaio semeari, gertatu zaiona azaldu eta mendekua eskatzeko. Horra antzezlan honen abiapuntua; hortik aurrera, hainbat adarretan zabaltzen den obra aberats, konplexu, askotarikoa, inplikazio politiko, filoso fiko eta erlijiosoak dituena. Mila aldiz antzeztu denez, herrikoi bezain ezagunak dirazenbait pasarte: Izan ala ez izan... Alabaina, geruza askotako tipula dugu tragedia hilezkor hau; traizioa, maitasuna, eromena, mendekua, intzestua edo adiskidetasun bezalako gaiak lantzen dira; egiaren eta irudipenaren arteko mugak lausotu egiten dira: ez dakigu Hamlet eroturik dagoen ala itxurak egiten dabilen, antzerkiaren barruko antzezpen batek aurreratzen du ekintza Horiek guztiak, hizkuntza jaso, erretoriko, mila ñabarduraz beteriko batean kontatuta. ... Leer resumen completo

9.49€

9.49€

(eBook - formato digital)

QUIJOTE EXPRESS (EBOOK)
Fecha Lanzamiento: 01/09/2014
MARIO PAOLETTI

Resumen del eBook

Al Quijote, la primera novela moderna y una de las mejores que jamás se hayan escrito, lo lee muy poca gente en la actualidad. Sigue maravillando a escritores y gourmets de las letras, pero hace tiempo que no forma parte del menú del lector común, asustado por sus mil páginas, el aparato de notas aclaratorias y las dificult ades de un lenguaje sobre el que, inevitablemente, ha crecido la hierba de los años. Para todos ellos se ha preparado esta versión, que no pretende sustituir al original sino acercar el Quijote, sin merma de su calidad, a los que de otra manera jamás lo leerían. El resultado de esta labor de microcirugía literaria es un texto que conserva la cadenciay la gracia del estilo cervantino tanto como los vaivenes de la trama, pero que puede ser leído de un tirón. Mario Paoletti ha pensado que el mejor modo de rendir homenaje a esta novela incomparable es volverla a poner en manos de sus destinatarios naturales para inaugurar o renovar el placer de su lectura. ... Leer resumen completo

11.99€

11.99€

(eBook - formato digital)

Mostrando 1 a 9 de 9 resultados

Pág. 1 de 1
  • 1