0,00
0
jolasaren alternatiba (1): bakerako hezkuntzako jolasak eta dinam ikak = alternativa al juego i-carlos martin-9788483194911

JOLASAREN ALTERNATIBA (1): BAKERAKO HEZKUNTZAKO JOLASAK ETA DINAM IKAK = ALTERNATIVA AL JUEGO I

Didáctica y metodología

Pedagogía

Psicología y Pedagogía

Liburu hau, Edupaz saileko hirugarrena, 1986an argitaratu zen lehen aldiz. Ehun jolas eta dinamika baino gehiago biltzen ditu, egileek urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, gatazken irtenbideak, garapena…). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malgua izateaz gain, erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra…
Liburu hau, Edupaz saileko hirugarrena, 1986an argitaratu zen lehen aldiz. Ehun jolas eta dinamika baino gehiago biltzen ditu, egileek urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, gatazken irtenbideak, garapena…). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malgua izateaz gain, erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Talde baten heziketa- eta garapen-prozesuari jarraituz sailkatu dira jolasak eta dinamikak, eta hortaz, heziketa-prozesu horretan aurrera egiten laguntzen diete parte-hartzaileei. Hona hemen atalak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; eta 8) lasaitzekoak. Liburu hau aitzindaria eta oinarrizkoa izan da bakerako hezkuntzako metodologian. Izan ere, formatu eta sailkapen-eskema berberei eutsita, bigarren liburukia argitaratu dute egileek Edupaz sailean. Gainera, gerora argitaratutako beste hainbat lanetan ere erabili izan dituzte formatu eta eskema horiek. Edupaz saileko bi liburu horietako dinamikak metodologia sozio-afektiboan oinarrituta daude. Beraz, edukien eta metodologiaren arteko koherentziaren bidez hezi nahi dute, norberak edukiak parte-hartzearen bidez bereganatuz eta landu behar den gaia zuzenean esperimentatuz. Esperientzia hori oso motibagarria izateaz gain, enpatia garatzeko aukera ematen du, eta horrek ikertzera, gogoeta egitera eta konpromiso eraldatzaileak hartzera bultzatzen ditu parte-hartzaileak; hots, bakerako hezkuntzako oinarri-oinarrizko elementuak garatzera.Paco Cascón eta Carlos Martín Beristainek aspaldiko konpromisoa dute bakezaletasunarekin eta antimilitarismoarekin. Urteak daramatzate hezkuntza formalaren, hezkuntza ez-formalaren eta GKEen esparruetan lanean, baita Latinoamerikako herri-mugimenduekin ere. Ehunka tailer egin dituzte esparru horietan, hainbat talderekin, adin guztietako pertso

Información extra

Detalles del producto
Ficha técnica
Precio mínimo garantizado
Envío gratis a partir de 19 €
Recogida en librería gratis
Devoluciones gratis hasta 14 días
Recibe nuestras novedades en libros en tu email
Descuentos en libros, últimos títulos publicados y mucho más.
Espasa Calpe, S.A. y Tagus Books, S.L., tratarán tus datos personales para gestionar la relación contigo y para remitirte, por cualquier medio, información y comunicaciones comerciales sobre nuestros productos y servicios similares a los solicitados. Los datos sólo se cederán a empresas de nuestro grupo si nos das tu consentimiento y nunca a empresas ajenas al mismo. Tienes derecho a acceder, rectificar y suprimir los datos, así como a otros derechos, como se explica en nuestra política de privacidad.
MaevaRandom House MondadoriGrupo PlanetaImpedimenta