Jakoba Errekondo Saltsamendi 2020 Nork ez du landarerik etxean? Edonon aurkituko ditugu (leihoetako lore pototxoetan, etxe publikoetako sarreretako “barruko” lorategietan, mahai gainean, bulegoko txokoan ...) oihanik ezkutuenean edo basamortu argitsuenean jatorria duen kaktus, igokari edo loredun landareak. Gaur egun etxe barrurako landareak apaingarri izateaz gain, etxeko-lagun beharrezkotzat hartzen dira eta gero eta gehiago erabiltzen dira.