map Librerías
leer_primeras_paginas Leer primeras páginas

📗 Libro en euskera IRAUMEN (EUSKERA)

Algaida Editores- 9788491890607

Literatura en euskera Narrativa en euskera

Sinopsis de IRAUMEN (EUSKERA)

Iraume Nueva York da, Tokyo eta Buenos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Autoilara bakoitzaren atzean ezkutatzen den metropolia da Iraume, gure herriko monumentuaren aurrean turistez inguratu eta atzerritar sentiarazten gaituena, aste bukaezin baten ondoren ezkutuko altxorrak oparitzen dizkiguna. Gaur egungo euskal metropolia da Iraume, edo izan zitekeena, edo izango dena...Hemeretzi ipuinek osatzen dute Alexander Martinezen lehen obra, eta bertan fantasia izango da horren urrun ez dugun mundu berri hau ulertzeko giltza. Blues baten erritmoan egingo dugu dantza Iraumeko hiritarren artean, dragoi baten hegaldia jarraituz haurtzaroa atzean utzi, amesteko gai ez den gizagaixoari laguntzen saiatuko gara eta metropolitik ihesean iraganera doan autobusean bidaiatu. Istorio eta pertsonai ezberdinak erabiliz, estilo eta ahots ezberdinak uztartuz, Iraume osatzen duen gizartea bezain anitza den obra aurkezten digu idazle irundarrak.Iraume Nueva York da, Tokyo eta Buenos Aires. Baita Gasteiz ere, Biarritz eta Barakaldo. Autoilara bakoitzaren atzean ezkutatzen den metropolia da Iraume, gure herriko monumentuaren aurrean turistez inguratu eta atzerritar sentiarazten gaituena, aste bukaezin baten ondoren ezkutuko altxorrak oparitzen dizkiguna. Gaur egungo euskal metropolia da Iraume, edo izan zitekeena, edo izango dena... Hemeretzi ipuinek osatzen dute Alexander Martinezen lehen obra, eta bertan fantasia izango da horren urrun ez dugun mundu berri hau ulertzeko giltza. Blues baten erritmoan egingo dugu dantza Iraumeko hiritarren artean, dragoi baten hegaldia jarraituz haurtzaroa atzean utzi, amesteko gai ez den gizagaixoari laguntzen saiatuko gara eta metropolitik ihesean iraganera doan autobusean bidaiatu. Istorio eta pertsonai ezberdinak erabiliz, estilo eta ahots ezberdinak uztartuz, Iraume osatzen duen gizartea bezain anitza den obra aurkezten digu idazle irundarrak.

Ficha técnica


Editorial: Algaida Editores

ISBN: 9788491890607

Idioma: Euskera

Número de páginas: 208

Encuadernación: Tapa blanda

Fecha de lanzamiento: 24/01/2019

Año de edición: 2019

Plaza de edición: Es
Colección:
ALGAIDA LITERARIA - CALEMBÉ
Alto: 23.0 cm
Ancho: 15.5 cm
Grueso: 1.8 cm
Peso: 293.0 gr

Especificaciones del producto



Escrito por Alexander Martinez Iturria


Alexander Martinez Iturria (Irun, 1989) Arkitektura eta Hirigintza ikasi zituen Iraumeko Unibertsitatean. Ikasketak bukatzera atzerrira joan zenean hasi zen metropoliaren izaera ulertzen, munduko beste puntan egon arren Iraumen jarraitzen zuela ulertzerakoan. Hirian galtzen hasi zenean aurkitu zuen literatura, eta hurrengo urteetan motxila bizkarrean eta koadernoa eskutan ibili zen hamaika herrialdetan, hamaika hizkuntza entzun zituen Iraumeko kaleetan, gutxika-gutxika bere irudia eraikiz joan zen. Baina Euskal Herrira bueltatu zen arte ez zion narrazio bilduma honi ekingo, aberrira bueltan konturatu baitzen herriko merkatalgune eta publizitate karteletan, abuztuan pintxopotea berea egiten duten turisten artean, edota goizeko zazpi t'erditan topoko bidaiarien begiradetan metropoliaren bihotza dabilela, konturatu baitzen geurean ere Iraume suspertzen hasia dela.
Descubre más sobre Alexander Martinez Iturria
Recibe novedades de Alexander Martinez Iturria directamente en tu email

Opiniones sobre IRAUMEN (EUSKERA)


¡Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€*!