Libros en Euskera

Ordenar por:
miñan-9788417051341
Miñan, Amets Arzallus, Ibrahima Balde: Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala.
bilbao-new york-bilbao-9788497836418
9
Haize berria dakar Kirmen Uriberen azken liburuak. Kontagintza-mota ohikoak alde batera utzita, autofikzioaren bidetik jo du bere lehenengo eleberri hau idaztean, errealitateko datuak material literario moduan erabiliz, fikzioaren baliabideen bitartez historia ere istorio bihurtuz eta egilea bera bere kontakizunaren objektu bihurtuz.Loiun abiatu eta JFK aireportura iristen den hegazkin-bidaia bat da, berez, Bilbao-New York-Bilbao eleberri hau. Baina, hegaldiarekin batera, hiru belaunaldiren historia kontatzen zaigu: aitona-amonei dagokien gerraurrekoa, gurasoen sasoiko frankismoarena, eta idazlearena berarena, XIX. mendean hasi eta XXI.eraino doan epopeia txiki baten moduan; batetik besterako lokarri, Aurelio Artetaren koadro bat, eta haren inguruko gorabeherak.
9
komunista.com-9788497832205
Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, eta telebistan atera eta modelo izatea beste ametsik ez du biloba Inesek. Familia bitxi batean girotu eta emakumezko pertsonaietan oinarriturik, umorea eta kritika soziala uztartzen ditu Irigoienek nobela honetan. Gizartea aldatzeko borroka egin edo uraren korronte nagusiak eraman gaitzan uztea, komunikabideek inposatzen dizkiguten eredu estetikoak geureganatu edo bizkar ematea... horiek dira, besteak beste, nobelan azaltzen diren gaietako batzuk. Ia ezer ez baita garbi eta purua, denok gaude nahasiak, eta hortik titulua ere: komunista bai, baina atzetik .com erantsita.
jenisjoplin-9788417051020
Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.
zendabalitz-9788490271728
Parisko Charles de Gaulle aireportutik Loiukora doan hegaldia. Barruan hamaika bidaiari eta beste hainbat istorio: lan-elkarrizketa batera joan eta haurdun dagoela ezkutatu duen exekutiboa; barruko bulkada suntsikorrei aurre egin behar dienpilotua; egungo bikotekideari aurretik ezkonduta egon zela kontatzera ausartzen ez den emakumea; oporretan bakarrik abentura bila joan eta aspertu besterik egin ez den neska gaztea; alargun dagoenetik bizipozik ez daukan medikua; ondoko pasaiariarekin ligatu edo ez pentsatzen doana; bidaiari eta tripulaziokideak nazkatzen dituen gizonezko petralaElene, Gabriel, Paule, Xabier, Enara, Malox, Sukaina Eleberri koral bat sortu du Erika Elizarik Igartza sariari esker idatzitako bere estreinaldi honetan: nobela labur, fresko eta dibertigarria, gizon-emakumeen baitako kontraesanekin eta gizartearen estereotipoekin jolas egiten duena; itxuragatik aurreko pertsonari suposatzen diogun errealitatea ez baita beti bere barruko egiarekin ezkontzen, ezta norberak bere buruaz uste duena eta gero benetan egiten duena ere. Zatoz zu ere hegazkinera, eta hasi kuxkuxean aulkiz aulki, bidaiarien maletetan eta kontzientzietan arakatzen, ziur ez zarela aspertuko.
udazkeneko lorea-9788415337980
8
Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu minga-rri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago.Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.
8
suminaren estrategia-9788497835749
Mendekua hotz zerbitzatu behar omen da; norbere haserrea kontrolatu eta ondo pentsatu zer pauso eman. Eleberri honetan ere, ezkutuan gordetzen den protagonistak maisuki mugitzen ditu bere piezak, xake-partida erraldoi batean bezala: amodiozko minak, gazte sentiberen depresioak, balizko suizidioak... Norena da hari horiek guztiak elkartzen dituen eskua? Zein da estrategia horren azken helburua? Misteriozko eleberri guztiz erakargarri bat idatzi du Fernando Morillok, jakin-mina pizten duen joko intelektual baten moduan eraikia, arnasari eutsiz eta eskuetatik kendu ezinik irakurtzen dena hasi eta buka.
arotzaren eskuak-9788497833493
10
Ia ezagutzen ez zuen aitonak herentzian mendian galdutako etxe bat utzi diola-eta, hara doa Ane Duhalde, ordura arteko bere bizimodu grisa eten nahian. Etxean, baina, deskubrimendu lazgarri bat egingo du, aitonaren iraganaz galdetzera behartuko duena. Misterioaren sokak Frantziako Erresistentziaraino eramango du, II. Mundu Gerraren garaian; berrogeitaka urte beranduago Europako hainbat lekutan gertaturiko hilketa sorta izugarri bat ere harrapatzen du, eta bere burua arriskuan egon litekeela sentituko du azkenik. Bordeleko polizia erretiratu batekin saiatuko da Ane korapiloa askatzen, eta beste horrenbeste egitera gonbidatzen gaitu Alberto Ladron Aranak, suspensez eta ustekabez beteriko eleberri honetan.
10
rif mendietako ura-9788494241703
Ahmed gaztea Rubi-n bizi da, Bartzelonatik gertu,baina marokoarra da izatez, Rif-ekoa.Tati klasekide erakargarriaz maitemindu da bere bizitzan lehendabizikoz.Celes bere lagunak kamera bat lapurtzeko eskatu dio.Ahmeden anaia zaharrena atxilotze-zentro batean da, lapurtzeagatik,eta berak tentazio horri aurre egin nahi dio.Marokoko ohiturak eta familia kontuak ere ezagutuko dituguAhmeden abenturan.
harrian mezua-9788490273050
10
Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, ETAren kontrako borroka zikinaAlberto Ladron Aranak thriller berri bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz.
10
nit de tribades-9788429715415
Una novela polemica y apasionada: la educacion sentimental del mejor escritor sueco contemporaneo y uno delos mas importantes del siglo XX.El libro de las parabolases una obra singular de uno de los grandes de la literatura mundial en la que narra la torrida historia de amor entre un adolescente y una mujer madura, con tintes autobiograficos. Prometio no contarlo nunca a nadie. Era solo un chiquillo, pero ahora, al acercarse a la orilla del rio que ya ha llamado a tantos amigos, perseguido por las preguntas que se quedaron sin respuesta, Enquist entiende que la mujer a la que conocio en el verano de 1949 es el corazon de la novela que nunca se atrevio a escribir.Un libro tremendamente impactante.Expressen.Una novela rebosante de vida: aporta una verdad literaria universal. Muy hermosa.Dagens Nyheter.
dafnis i cloe (bilinge)-9788472251915
Dentre les poques novel·les de lAntiguitat grega que sens han conservat, la millor es molt probablement Dafnis i Cloe, escrita cap al final del segle II o la primeria del segle III dC per Longus, un autor del qual amb prou feines sabem el nom.Dafnis i Cloe explota la tensio entre la placidesa del quadre bucolic i lagitacio de la vida urbana per explicar la historia de dos infants trobats i criats per pastors a lilla de Lesbos, que sacaben enamorant lun de laltre. Diverses vicissitudsincloent-hi escomeses de pirates i soldatsacompanyen els protagonistes en la seva descoberta del desig. Alhora que descriu detalladament el paisatge i els ambients que fan reaccionar el noi i la noia, i tambe els incidents que catalitzen els canvis en la seva relacio, Longus traça amb ma mestra el desvetllament de la consciencia sexual de la parella.
Del 1 al 60 de 7746
Compra segura
Envío gratis a partir de undefined
Recogida en librería gratis
Devoluciones gratis hasta 14 días

Recibe nuestras novedades en libros en tu email

Descuentos en libros, últimos títulos publicados y mucho más.

plan avanza gobierno logo
Copyright © 2021 Casa del Libro. Todos los derechos reservados
España