Haurtxoa
Haurtxoa
Otros vendedores (nuevo y usado) desde 9,02 €
Libros de texto 2026-2027
Reserva ya tus libros de texto para el próximo curso.
Sinopsis
Kantutegi tradizionalaren baliabideetan oinarrituta (errima, erritmoa, zenbaketa, errepikapena, metaketa...) eta hondo argien gainetik nabarmentzen diren irudi ezagunetan, kantatzeko eta kontatzeko bilduma hau erreferente bat da Haur eta Lehen Hezkuntzan 0-3 urte bitarteko haur askoren aurreirakurketaren bidean.
Kolore biziz horniturik dauden liburukion proposamen estetikoa, 1999 urteko Ilustrazio Sari Nazionala jaso zuen Óscar Villanen eskutik datorkigu. Artisau-lana da berea, erraz antzematen diren pintzelkadaz eta tonalitatez hornitua; ehundura horiek guztiak ukitzeko modukoak dira batzuetan. Irudia nabarmen gelditzen da hondo argiko alderdian: marrazkia soil-soila da, eta erraz antzematen da, artistaren beraren ukitua bistan-bistan gelditzen delarik. Bi sortzaileon ekarpen literario eta plastikotik abiatuta, KALANDRAKAREN lana zera izan da, bi aldeak uztartzea, sortze prozesua bideratzea, eta, azkenik, argitalpenaz arduratzea.
Ilargian kulunkantari bildumako liburuki bakoitza ariketa poetiko soil-soila da, baina aldi berean, musikaren indarra ere bere-berea du. Horren bidez, haurrak ezkerretik eskuinera eta goitik behera nola irakurri ikasiko du, eta, era berean, orrietan aurrera egin ahala bertsoen joan-etorriari bide ematen zaiola ere ohartuko da. Ilustrazioek berebiziko garrantzia hartzen dute grafiaren aldean. Irudi irakurterrazak dira eta hitzak bezalatsu artikulatzen dira, zenbaturiko silabekin; bertsoen eran eratzen dira: era ordenatuan, neurturik, erritmoaz eta errimaz; lehenengo urteetatik hasita modu autonomoan irakurriak eta melodiaren bidez kantatuak izan daitezen pentsatuta daude.
Ficha Técnica
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491722892
Idioma: Euskera
Número de páginas: 14
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 03/10/2022
Año de edición: 2022
Especificaciones del producto
Reseñas sobre Haurtxoa
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0 Reseñas
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en
20€
Los libros más vendidos de Prelectura y preescritura