EUSKERA
haragizko erreformak
Por Mari Luz Esteban
¿Quieres que te avisemos si lo volvemos a recibir?
Federico García Lorca
Lorca, el escritor que cambió la literatura para siempre
A 90 años de su asesinato, la voz de Lorca sigue viva en una obra que continúa inspirando a nuevas generaciones. El estreno de La bola negra invita a redescubrir el legado de uno de los grandes nombres de nuestra literatura.
Ver másSinopsis
Mari Luz Estebanek poema-bilduma guztietan harreman-sareetan arakatu du, gutasunak zein nitasunak gorpuztean elkarrekiko harremanek, afektuek eta pentsamenduek zer-nolako eragina duten poetikoki adieraziz. Lehen poema-bilduman, "Amaren heriotzak libreago egin ninduen" (Pamiela, 2013), amaren genealogiak arakatzearekin batera, senidetasun- zein afektu-sareek sorturiko tentsio, desira, zauri zein grinak arakatu zituen; bigarren poema-bilduman, "Andrezaharren manifestua" (Pamiela, 2019), zahartzea bizitzeko, gorpuzteko eta birpentsatzeko moduez jardun zuen, begirada feminista ardatz izanda.
Hirugarren bilduma honetan, genealogia geografikoetan, kulturaletan, sozialetan zein linguistikoetan arakatu du, askotariko adarkatzeez osaturiko genealogia afektibo eta politikoak poetikoki gorpuzteko. Lehen atalean, oroitzapenen txatal poetikoak osatzen ditu, haurtzaroko geografia afektiboetan arakatuz, klase-kontzientziaren ernamuinak eta hizkuntza-kontzientziaren ernamuinak aletuz. Kontzientzia ernaltze horren bizipen, eszena edo oroitzapen modura gorpuzten direnek, pixkanaka teorizatze poetikorantz egiten dute jauzi. “Teoria maketoa” izeneko atalean kontzientzia ernaltze horrek sorturiko gogoeta poetikoa harilkatzen du, bere poetika edo bide estetikoa argitzeko urrats garrantzitsu bihurtzen dena. Bertan gurutzatzen dira aurreko ataletan printzaka aletuz joan diren zapalkuntza horien kontzientziak (feminista, herri-, hizkuntza- eta klase-kontzientzia…), posizio poetiko-politiko berri bat sortzeko, subjektu maketoarena, XXI. mendeko begirada batetik zeharkaturikoa. Berriro ere subjektu poetiko-politiko bat sortzeko gaitasuna erakutsi du Mari Luz Estebanek, XX. mendeko hainbat zapalkuntza gurutzatu gogoeta poetikora bilduz, XXI. mendekoak birpentsatzeko akuilu poetiko pizgarri direnak. (Iratxe Retolaza)

Ficha Técnica
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491723479
Idioma: Euskera
Número de páginas: 144
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 16/05/2023
Año de edición: 2023
Plaza de edición: Pamplona/iruña
Colección:
Pamiela Poesia
Pamiela Poesia
Número: 59
Alto: 21.5 cm
Ancho: 15.0 cm
Peso: 243.0 gr
Especificaciones del producto
Recibe novedades de Mari Luz Esteban directamente en tu email
Reseñas sobre haragizko erreformak
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0 Reseñas
5 0
4 0
3 0
2 0
1 0
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en
20€
Publicar una opinión supone haber leído y aceptado las
bases del sorteo
"Tu opinión tiene premio".