Entrega en 1 día para las grandes poblaciones de España península y Baleares; para otras zonas o núcleos urbanos más pequeños puede demorarse 2-3 días. La disponibilidad únicamente se refiere a productos vendidos por casadellibro.com, y el cobro de tu pedido se realizará en el momento de su envío
Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenare...
Ficha Técnica
Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.
ISBN: 9788475686745
Idioma: Euskera
Número de páginas: 288
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 25/11/1996
Año de edición: 1996
Plaza de edición: Es
Colección:
Narratiba
Narratiba
Número: 2
Alto: 20.5 cm
Ancho: 13.0 cm
Grueso: 2.0 cm
Peso: 366.0 gr
Especificaciones del producto
Escrito por Ramón Saizarbitoria
Ramon Saizarbitoria Zabaleta (Donostia, 1944ko apirilaren 21a) euskal idazlea da, euskal literatura modernoaren aintzidaritzat jotzen dena, 64ko belaunaldia deitutakoaren baitan. Batik bat eleberriak landu ditu, baina saiakera eta poesia generoetan ere aritu da. Egunero hasten delako eleberriarekin abiarazi zuen bere ibilbide literarioa 1969. urtean, eta geroztik ia etengabe jardun du literaturan. Lanbidez soziologoa, SIIS ikerketa-zentroko zuzendaria ere izan da, eta gizarte zerbitzuen arloko ikerketa eta txosten ugari burutu eta zuzendu ditu.