Este libro se encuentra agotado en la editorial por lo que no va a poder comprarlo nuevo. Sólo podemos ofrecerle los ejemplares que han puesto a la venta otros vendedores, si no realizas hoy la compra no podemos garantizar que mañana siga a la venta.
XIX. mendean Luis Luciano Bonaparte Printzeak Euskal Herrira egin zituen bidaietan sistematikoki bildu zuen eskuizkribuen ondare baliotsua, R. M. de Azkuek egindako gestio onari esker, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundien Liburutegietan eta Nafarroako Gobernuaren Artxiboan aurkitzen da banatua, eta eskuizkribu horietarik gehienak argitaratu gabe egon dira oraintxe arte, noizbait norbaitek argitaratuko ote zituen zai. Kritikak jasan baditu ere Bonapartek, testu erlijiosoetan eta, batez ere, itzulpenetan oinarritu zelako euskalkien eta azpieuskalkien bilketarako eta testu horien azterketa-ondorengo hizkuntz erabakietarako, ezin daitezke uka mota horretako materialek eskaintzen dituzten homogeneotasun eta baliokidetasuna, batez ere Bonapartek zituen xedeak lortzeko, hau da, euskalkiak eta azpieuskalkiak ongi ezagutu eta, horren ondorioz eta horrekin batera, biak zuzen sailkatu. Testu hauek, bestalde, badute interesgarritasunik gaurko ikuspegitik ere. Gehienak XIX. mendearen erdialdekoak dira eta, euskal dialektoen literatura eta testigantza dokumentalak ez baitira berez hain aberatsak, testu hauen bahoa nabarmentzen da hizkuntza eta, bide batez, balta dialektoak ikuspegi diakronikoz hobeki ezagutzen laguntzeko ere. Are gehiago kontutan hartzen bada eskuizkribu horietan jasotzen diren azpieuskalki batzuk eta euskalkiren bat ere egun suntsituak eta galduak direla. Dagoeneko, bizkaierari, gipuzkerari, lapurterari, Iparraldeko eta Hegoaldeko goi-nafarrerari, aezkerari, zaraitzerari, erronkarierari eta Mendebaldeko behe-nafarrerari dagozkien Bonaparte Ondareko eskuizkribuak argitaratuak daude. Oraingoan Ekialdeko behe-nafarrerari dagozkionak prestatu ditugu eta argitalpen honetan eskaintzen dira, honda Ondare horretako euskalkiz euskalkiko testu guztien argitaratzeari jarraitzen zaiolarik.
Ficha Técnica
Editorial: Universidad de Deusto
ISBN: 9788474855944
Idioma: Euskera
Número de páginas: 350
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 21/03/2005
Año de edición: 1999
Plaza de edición: Bilbao
Especificaciones del producto
Reseñas sobre Ekialdeko Behe-Nafarrera, 2
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0
0 Reseñas
5 0
4 0
3 0
2 0
1 0
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€
Publicar una opinión supone haber leído y aceptado las
bases del sorteo
"Tu opinión tiene premio".