Arrunt saltzaile txarra naiz. Lerro hauetako ene lana, esku artean duzun liburu hau irakurtzeko
nahia sortzea da. Hasiera batean, utik pentsatu dut, edo ez irakurri bezalako leloren bat, ukatzendigutenaren aurkakoa egiteko joera omen dugulako. Nik bai bederen.
Ez dakidanez gauza aski... eta ez dakidanez aski gauza marketinaren inguruan ez da idatzi dudanhoberena, baina publikatu didaten bakarra bai bezalako esaldiak heltzen zaizkit burura, baina,
segur aski, txakurrek beren isatsa koskatu nahian itzulika dabiltzanean bezala aritzea da.Buruari itzuli batzuk eman eta gero, izena duten idazleek idatziko luketen horretan pentsatu dut,
itzaleko bide oso bati jarritako argi bat da liburua, edo ene zati bat utzi dut liburu honetan, enebarne mundua islatzen duen lana da, baina axola ote dizu ene barne munduak? Eta batik bat, izenik
ez duen idazlerik ba al da?Beste alde batetik, gauza positiboak baino, erakargarriak izan daitezkeenak indartzea bururatu
zait, ez da hain luzea ere, berehala irakurriko duzu, edo ezetz asmatu nor den hiltzailea...baina gero ohartu naiz eleberri honetan ez dela hiltzailerik, ala bai? Puff, hau bai lan eskerga...
Jendea konbentzitzen txarra izan naiz beti, beraz, nahi baduzu erosi, esku artea duzu-eta...Ikusten, arrunt saltzaile txarra naiz. Ikusten, arrunt saltzaile txarra naiz.
Ficha Técnica
Editorial: Elkarlanean - Elkarargitaletxea
ISBN: 9788490275580
Idioma: Euskera
Número de páginas: 116
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 10/02/2016
Año de edición: 2016
Plaza de edición: Donostia - San Sebastian
Número: 15
Alto: 21.5 cm
Ancho: 14.0 cm
Grueso: 1.0 cm
Peso: 260.0 gr
Especificaciones del producto
Reseñas sobre Eta galtzen bagara zer ?
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0
0 Reseñas
5 0
4 0
3 0
2 0
1 0
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€
Publicar una opinión supone haber leído y aceptado las
bases del sorteo
"Tu opinión tiene premio".