«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera horri aurre egin gabe jarraituko dugu? Beste aldera begiratuko dugu, guri tokatu ez bazaigu? Benetan? Arazo bat konpontzeko lehen urratsa arazo hori badugula onartzea omen da. Agian, arazo bat duen belaunaldi bat gara.
No son ciencia ficción, son spoilers. Clásicos de una vigencia escalofriante
Laida Martinez Navarro Bilbon jaio zen, 1965ean. Psikologian lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta itzulpengintzari eta linguistikari buruzko beste ikastaro eta graduondoko batzuk egin ditu. Idazteko zaletasunak hainbat sari irabaztera eraman du, eta zenbait ipuin eta eleberri argitaratu ditu, euskaraz eta gaztelaniaz, irakurle heldu nahiz gazteentzat. Sarritan elkartzen da irakurleekin egileekiko solasaldietan eta eskoletan irakurketa sustatzeko lantegietan.