Ilargian kulunkantariren kutxa
¿Quieres que te avisemos si lo volvemos a recibir?
Libros de texto 2026-2027
Reserva ya tus libros de texto para el próximo curso.
Sinopsis
"Ilargian kulunkantari" bildumak 20 urte bete ditu, eta ospatzeko, Óscar Villanek ilustratutako kutxatxo esklusibo bat jarri dugu irakurleen eskura, txikienei gustatzen zaizkien liburuak garraiatzeko eta partekatzeko. Bilduma hau oparitzeko edo lehen aldiz eskuratzeko formatu ezin hobea da, eta haur eta gazteendako erreferentea jada.
"Ilargia", "Haurtxoa", "Arbola", "Txoriak kantari" eta duela gutxi argitaratutako azken nobedadea den "Aurpegia" tituluak sartuak dira kutxatxoan. Ezinbesteko bost lan aukeratu dira, bildumako gainerako guztiak bezala, haurren kantutegi tradizionalaren baliabideetan (errima, erritmoa, zerrendatzea, errepikapena, bertsoa eta leloa, metaketa…) eta atzealde argietan antzeman daitezkeen irudietan oinarritua, haurren aurreirakurketaren bideari ekiten laguntzeko.
"Ilargian kulunkantari" lanaren ale bakoitza ariketa poetiko bat da begia hezteko eta belarria eztitzeko. Itxuraz xumea izan arren, txikienen interesetatik hurbil dauden gaietatik abiatuta diseinua eta edukia hausnarketa eta sorkuntza-prozesu luze baten emaitza dira.
Ficha Técnica
Editorial: Pamiela Argitaletxea
ISBN: 9788491724469
Idioma: Euskera
Encuadernación: Tapa dura
Fecha de lanzamiento: 10/10/2025
Año de edición: 2025
Especificaciones del producto
Reseñas sobre Ilargian kulunkantariren kutxa
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0 Reseñas
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en
20€
Los libros más vendidos de Prelectura y preescritura