Koaderno honetan, zenbakien segidarekin jarraitu, eta 9 eta 0 zenbakiak aurkeztuko ditugu: bi horien grafia landuko dugu, eta 9 zenbakiak adierazten duen kopuruarekin duen harremana azalduko dugu.Matematika ezagutza zabaltzen jarraitzeko, kenketa prozesua azalduko dugu. Hala, ekintzaren hiru pausoak deskribatuko ditugu: hasierako egoera, aldaketa eta azken emaitza. Prozesu hori erraz ulertarazteko eta orokortzeko asmoz, oinarrian eragiketa berbera daukaten ekintza ugari erabiliko ditugu: galdu, puskatu, kendu...Koadernoaren amaieran, joko bat egingo dugu, landutako eduki garrantzitsuenetako batzuk modu ludikoan berriz gogoratzeko.