No tenemos stock en nuestro almacén, pero lo pedimos urgente al distribuidor para que lo recibas muy rápido.
||
Sinopsis
1977an jaio zen Ilya Kaminsky Odesan (Ukrainan). Lau urte baino ez zituen entzumen-gaitasunaren zati handi bat galdu zuenean. 16 urterekin, bere familiak asilo politikoa eskatu zuen AEBetan, Ilyak bere ibilbide literarioa garatuko zuen herrialdean. 1993an, AEBetara iristean, ez zuen ingelesez hitz egiten.
Ingelesarekin trebatu bitartean, Kaminskyk errusieraz idazten zituen poemak. Geroago, hizkuntza berria menperatzea lortu zuenean, ingelesez idazten hasi zen, senideek eta lagunek ez baitzuten hizkuntza ezagutzen, eta horrek askatasun osoa ematen baitzion. 2004an kaleratu zuen ingelesez idatzitako bere lehen liburua, Dancing in Odessa. Obra horri esker, American Academy of Arts and Letters-en Metcalf Award saria eta Tupelo Press Dorset Prize saria lortu zituen, besteak beste.
Eliotek idatzi zuen bezala, poema oro epitafio bat bada, Odesan dantzan panteoi bat da. Garai eta leku bateko heroiek eta jainkoek bertan diraute. Kaminskyk bere urruneko lurraldetik, mitoetatik eta poemetatik ateratzen du lehengaia. Protagonista batzuk oso ezagunak dira irakurlearentzat: Celan, Babel, Brodsky, Milosz, Chagall, Ajmátova, Bulgakov. Hango paisaiak eta oihartzunak ere oso hurbilekoak zaizkigu, batez ere 2022ko Errusiarren inbasioaz geroztik.
Kaminskyren mundu poetikoa kultur aipuz eta familia-oroitzapen ugariz egina dago. Bere hildakoak gure hildako bihurtzen dira, eta orainaldira datoz etengabe ate joka. Formari eta adierazpenari dagokienez, irakurlea ohartuko da Ipar Amerikako poesiarik onena entzuten dela liburu honetan: Elizabeth Bishop, Mark Strand, John Ashbery edo Charles Wright idazleetatik hasita.
Eli Tolaretxipik itzuli du liburua ingelesetik euskarara.
977an jaio zen Ilya Kaminsky Odesan (Ukrainan). Lau urte baino ez zituen entzumen-gaitasunaren zati handi bat galdu zuenean. 16 urterekin, bere familiak asilo politikoa eskatu zuen AEBetan, Ilyak bere ibilbide literarioa garatuko zuen herrialdean. 1993an, AEBetara iristean, ez zuen ingelesez hitz egiten.
Ingelesarekin trebatu bitartean, Kaminskyk errusieraz idazten zituen poemak. Geroago, hizkuntza berria menperatzea lortu zuenean, ingelesez idazten hasi zen, senideek eta lagunek ez baitzuten hizkuntza ezagutzen, eta horrek askatasun osoa ematen baitzion. 2004an kaleratu zuen ingelesez idatzitako bere lehen liburua, Dancing in Odessa. Obra horri esker, American Academy of Arts and Letters-en Metcalf Award saria eta Tupelo Press Dorset Prize saria lortu zituen, besteak beste.
Eliotek idatzi zuen bezala, poema oro epitafio bat bada, Odesan dantzan panteoi bat da. Garai eta leku bateko heroiek eta jainkoek bertan diraute. Kaminskyk bere urruneko lurraldetik, mitoetatik eta poemetatik ateratzen du lehengaia. Protagonista batzuk oso ezagunak dira irakurlearentzat: Celan, Babel, Brodsky, Milosz, Chagall, Ajmátova, Bulgakov. Hango paisaiak eta oihartzunak ere oso hurbilekoak zaizkigu, batez ere 2022ko Errusiarren inbasioaz geroztik.
Kaminskyren mundu poetikoa kultur aipuz eta familia-oroitzapen ugariz egina dago. Bere hildakoak gure hildako bihurtzen dira, eta orainaldira datoz etengabe ate joka. Formari eta adierazpenari dagokienez, irakurlea ohartuko da Ipar Amerikako poesiarik onena entzuten dela liburu honetan: Elizabeth Bishop, Mark Strand, John Ashbery edo Charles Wright idazleetatik hasita.
Eli Tolaretxipik itzuli du liburua ingelesetik euskarara.
Ficha Técnica
Editorial: Balea Zuria
ISBN: 9788412668162
Idioma: Euskera
Número de páginas: 134
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 23/05/2024
Año de edición: 2024
Número: 6
Especificaciones del producto
Reseñas sobre Odesan dantzan
Comparte tu experiencia con la comunidad lectora.
0
0 Reseñas
5 0
4 0
3 0
2 0
1 0
Sólo por opinar entras en el sorteo mensual de tres tarjetas regalo valoradas en 20€
Publicar una opinión supone haber leído y aceptado las
bases del sorteo
"Tu opinión tiene premio".