Entrega en 1 día para las grandes poblaciones de España península y Baleares; para otras zonas o núcleos urbanos más pequeños puede demorarse 2-3 días. La disponibilidad únicamente se refiere a productos vendidos por casadellibro.com, y el cobro de tu pedido se realizará en el momento de su envío
Zazpigarren alaba, sarri baztertua, beti gutxietsia, Gaztelaren atari eta sarbide gisa ikusia... Eta hala ere Arabako euskara bada, Lazarraga bezalako idazleak eman ditu, eta egungo euskara biziaren sorlekuetako bat izan da.
Koldo Zuazok, toponimia, azkenaldian azaldu diren lekukotasun idatziak, Arabako erdaran euskarak utzitako arrastoak eta beste hainbat iturri erabiliz, azterlan zabal bezain zehatza egin du, Arabako euskara nolakoa zen arloz arlo jasotzeko, zer aldaera geografiko zeuzkan ikusteko eta euskalkien artean zer leku betetzen zuen sumatzeko.Datuek erakusten dutenez, hipotesirik zentzuzkoena da pentsatzea Mendebaleko euskara orain dela mila urte inguru sortu zela, Gasteizko hiria gunetzat harturik, eta handik hedatu zela iparrerantz (Bizkaia), hegoalderantz (Burgos eta Errioxa) eta ekialderantz (Nafarroako Burunda, Ameskoa eta Lana bailarak, baita Gipuzkoako Deba
arroa, Urola aldea eta Goierri).Urteetako ikerketaren fruitu umoa duzu esku artean, gure hizkuntzaren historia hobeto ezagutzen laguntzen diguna, eta baita argudioak ematen ere, behiala izendatu zituen lekuetako mintzabide izan dadin, berriz ere, etorkizunean.
Ficha Técnica
Editorial: Elkar
ISBN: 9788415337720
Idioma: Euskera
Número de páginas: 324
Tiempo de lectura: 7h 42m
Encuadernación: Tapa blanda
Fecha de lanzamiento: 13/03/2012
Año de edición: 2012
Plaza de edición: Es
Colección:
Eztabaida
Eztabaida
Número: 24
Alto: 21.0 cm
Ancho: 14.0 cm
Especificaciones del producto
Escrito por KOLDO ZUAZO
Eibar, Gipuzkoa, 1956 hizkuntzalaria, EHUko irakaslea (Dialektologia eta euskararen soziolinguistika). Azpimarratzekoa da euskalkien inguruan egindako lan itzela. Horren emaitza da gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998), Louis Lucien Bonaparte (1863) ondoren lehen errebisio handia izan dena. Bere euskalkiei buruzko ikerketak, modu grafikoan, mapa koloretsu batean islatu zituen 1999. urtean. Andoni Elordui laguntzailearen izena agertzen da Koldo Zuazoren euskalkien mapa bezala ezagutzen den horretan. Beste askoren artean liburu hauek argitaratu ditu: Euskararen batasuna. (Euskaltzaindia, 1988). Arabarrak Euskararen Herrian. (Arabera, 1999). Euskararen sendabelarrak. (Alberdania, 2000.) Euskara batua: ezina ekinez egina. (Elkar, 2005.) Deba ibarreko euskara. Dialektologia eta Tokiko batua.( Badihardugu, 2006). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. (Elkar, 2008) .eta El euskera y sus dialectos (Alberdania, 2010)